22:30ean
'El Encuentro' saioko azken erronkak, gaur gauean, ETB2n
A.H. | EITB
Flamenkoa, prozesioak eta txisteak izango dira protagonista euskaldunek Andaluziatik egin duten bidaiaren azken atalean.
Gaur izango da ikusgai 'Tú al norte y yo al sur: El Encuentro' saioko azken atala, eta azken erronketan dena emateko prest agertuko dira andaluziarrak eta euskaldunak.
Hasteko, lehiakideek Aste Santuko prozesio bat entseatuko dute Utrerako Ijitoen-Kofradian, eta ondoren, ohiko taberna andaluziarretan murgilduko dira. Bertan, txiste-bataila batean parte hartzeko aukera izango dute. Nortzuk izango dira barregarrienak? Egia izango ote da topikoa?
Horren aurretik, Maialenek Antoniaren bisita sorpresa jasoko du Ardalesen. Malkoz eta emozioz beteriko unea izango da.
Azkenik, euskaldunek flamenko-elkarte bat bisitatuko dute, eta eurekin batera jai bat ospatuko dute. Hala ere, horretarako janzkera egokitu beharko dute, eta Pedrok laguntza eskatu beharko die herritarrei.
Jarduera guzti hauen ondoren, agurtzeko ordua helduko zaie euskaldunei eta Natalia Roig anfitrioiari.
'Tú al norte y yo al sur. El encuentro' Pausoka Entertainmenteko ekoizpen bat da, eta gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
s-en.