Kargatzen...
Itxi

Audientzia

ETB2ko Gabon gaueko bereziak, audientzia-buru

A.H. | EITB

ETB1ek bere aldetik, pasadan urteko datuak hobetu ditu 'Donostia Kantuan' eta 'Herri Txiki Kantari' saio berezien emanaldiarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETB2ko saio bereziak audientzia buru izan ziren Gabon gauean. Umorea hizpide, 'Vaya Semanita'ren Turrón y cuenta nueva atal bereziak %16,1eko audientzia zatia lortu zuen eta 124.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Ondoren, 'Hoy reviento y mañan como limpio' saioak %15,5eko zatia eta 141.000 ikus-entzule bereganatu zituen.

ETB1eko saioek bere aldetik, pasadan urtean lortutako datuak hobetu dituzte. Euskal gizarte, politika eta kiroletako pertsonaia ezagunak bildu zituen 'Herri Txiki Kantari' saioak %8,6ko audientzia kuota izan zuen, euskaldunen arteko %16,6ko zatia bereganatuz. Audientzia metatuari dagokionez, 102.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin emanaldian zehar. 'Donostia Kantuan' ikuskizunak bere aldetik, %6,4ko audientzia zatia (%13,9koa euskaldunen artean) eta 117.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

Catalunya- Euskadi partida

Bestalde, Euskadi eta Kataluniako selekzioek larunbat gauean jokatu zuten futbol partidak ere audientzia arrakasta handia izan zuen, %11,5eko audientzia zatia lortuz (%13 publiko euskaldunaren artean).  416.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean zuzeneko emanaldiarekin ETB1en.

Bideoak (14)