Itxi

22:45ean

'Lasa eta Zabala' filma izango da ikusgai gaur gauean ETB1en

EITB

Leer en Castellano

Pablo Malo zinemagileak zuzendutako filma Lasa eta Zabala gazteen bahiketa eta hilketaren inguruko lana da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, ETB1ek Pablo Malo zinemagileak zuzendutako Lasa eta Zabala filma estreinatuko du telebistan. Joxean Lasa eta Joxi Zabala gazte tolosarren bahiketa eta hilketaren inguruko film gordin honek GALen eta Gerra Zikinaren inguruko gertakariak islatu ditu.

1983ko urrian, Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak desagertu ziren Baionan, aztarnarik utzi gabe, eta, jarraian, GAL taldeak atentatu andana bat abiatu zuen. Iñigok, senideen abokatuak, uste orokorrari egin behar izan zion aurre, bi gazteak berriro ez agertzeko aukera baztertu gabe.

Hamabi urte geroago, 1995ean, Jesus Garcia Alacanteko poliziak, GALi buruz ezagutzera eman ziren datu batzuei tiraka, kasu zahar bat ireki zuen berriro. Erailda eta kare bizitan lurperatuta aurkitu ostean hamar urtez identifikatu gabe izan zituzten bi gorpuak Joxean Lasa eta Joxi Zabalarenak izan zitezkeela susmatu zuen.

Gorpuak etxeratu eta Tolosan lurperatu zituzten, bertan egon ziren ertzainekin tentsio handiko giroan. Handik lasterrera, sumarioa ireki zutenean, Iñigo abokatua eta Fede laguntzaile gaztea, instrukzio epailearekin eta fiskalarekin elkarlanean, Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko koronelaren eta Julen Elgorriaga Gipuzkoako gobernadore ohia ikertzen hasi ziren, Joxean eta Joxiren bahiketan eta erailketan erantzukizuna zutela ondorioztatu arte. Baina, hala frogatzeko bide luze eta bihurrian, botereari lotutako etsaien joko zikinari aurre egin behar izan zioten, aldi berean euren barne gatazkak gaindituz eta bien biziak arrisku larrian jarriz.

Lasa eta Zabala gaur gauean izango da ikusgai ETB1en, 22:45ean.

Bideoak (1)