Itxi

22:30ean

'Tú al Norte y yo al Sur' berezia, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Realityan izan diren lehiakideei bisita egingo die Reyes Pradosek euren hirietan eta herrietan eta saioari amaiera emango dio.

'Tú al norte y yo al sur' realityak saio berezi batekin esango digu agur. Programan izan diren lehiakideei bisita egingo die Reyes Pradosek. Euren eguneroko bizitzak nolakoak diren erakutsiko dizkigute kamerek, baita euren bizitzak saiotik igaro ondoren nola aldatu diren ere.

Maria eta Alberto batera dauden edo ez jakingo dugu asteleheneko saio berezi honetan, esperientzia honek Ekaini eman diona jakingo dugu eta Joaquin aitonak bere etxeko balkoian, Kordoban, ikurrina jarri duela ikusteko aukera izango dugu.

Euren artean hain ezberdinak izanda, Jonpek eta Pedrok izan zuten harreman estua nola egin zen deskubritzen ahaleginduko gara eta Ametsen bizitza berria -Donostian Erizaintza ikasketak egiten ari da- nolakoa den ikusiko dugu. Eta, jakina, Maialen, Jeannine, Teresa eta Raquel lehiakideekin ere izango gara.

Hau guztia, gaur, 22:30etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.