Kargatzen...
Itxi

Urtarrilaren 11tik aurrera

'El Conquistador del Fin del Mundo', astelehen eta astezkenetan, ETB2n

A.H. | EITB

Munduko abenturazko reality gogorrena bueltan da da, erabat eraberrituta, Amazoniako oihanean. Astelehenetan izango da saioa eta, asteazkenetan, aldiz, debatea, 22:30ean, ETB2n.

'El Conquistador del Fin del Mundo' realityaren edizio berrian, bizirauteko baldintza oso gogorrak izango dituzte lehiakideek. Hamaika edizioren ondoren, saioak Patagonia atzean utziko du eta paraje natural berrietara eramango gaitu, baina berezkoak dituen ikusgarritasuna, proben gogortasuna eta desafioen bizitasuna galdu gabe. Astelehenetan izango da ikusgai saioa, eta debatea, aldiz, asteazkenenetan, 22:30etik aurreara, ETB2n.

Amazoniako oihanean bizirik irautea erronka latza izango da XII. edizio honetako lehiakideentzat. Hala ere, kapitainak eta taldeak oztopo guztiak gainditu eta irabazteko prest egongo dira arriskuz beteriko abentura zirraragarri honetan, Julian Iantzik aurkeztuko duen realityan, alegia.

Debatea, asteazkenenetan

'El Conquis. El Debate' asteroko solasaldia izango da, eta Patxi Alonsok aurkeztuko du. Aurrez ikusi ez diren realityaren irudiak eskaintzeaz gain, abenturaren ezkutuko kontu guztiak argituko ditu lehiakide ohi, kapitain ohi eta saioko jarraitzaile adituekin. Debate saioak, gainera, Amazoniatik kanporatzen dituzten lehiakideak hartuko ditu gonbidatu, euren bizipenak lehen pertsonan azaltzeko aukera emanez.

Abentura eraberrituta dator 'El Conquistador del Fin del Mundo' saio berrian, Amazoniako oihanean, urtarrilaren 11tik aurrera, ETB2n.

 

ong>n.

 

Informazio gehiago (1)