22:15ean
Juanito, Korta eta Aintzane, gaur, 'El Conquis' saioko lehen debatean
A.E./EiTB
Aurreko hamaika edizioetako kapitain nagusiek arretaz aztertuko dute haien lekua hartuta datozen Patxi Salinas eta Peio Ruiz Cabestany kapitainen jokabidea.
Juanito Oiarzabal, Jose Luis Korta eta Aintzane, 'El Conquistador del Amazonas' saioko lehen baja, izango dira protagonistak 'El Conquis' saioaren debatean, Patxi Alonsoren eskutik.
Aurreko hamaika edizioetako kapitain nagusiek arretaz aztertuko dute haien lekua hartuta datozen Patxi Salinas eta Peio Ruiz Cabestany kapitainen jokabidea. Aintzanek, berriz, saioaren edizio guztietan gutxien iraun duen lehiakidea zergatik izan den azaldu beharko du.
Bestalde, honako hauek ere izango dira iritziemaile 'El Conquis' saioan: Gotzon Mantuliz, Amaia Puertas, Isa Landa, David Seco eta Julen Madina. Lehen saioan gertatutakoen inguruan hitz egingo dute. Halaber, oraindik ikusi ez diren edukiak, bigarren saioko aurrerapenak eta hurrengo lehiaren nondik norakoak ere eskainiko dituzte.
Lehiakide berriak ezagutuz
Abentura berria abiatu duten lehiakideak hobeto ezagutzeko parada ere izango dugu. 'Tzibi' Athleticeko jokalari ohiak Iñigo Juaristi nebaz hitz egingo digu; Metxak, Aitor 'Txapela'z; Idoiak, Ainhoa bere ahizpaz ('Pekin Express' saioan batera aritu ziren); Patxi Larretxeak, 'Xanta'z? eta beste hainbat ezusteko ere izango dira.
Ikusleek saioan tuiten bidez parte hartzeko aukera izango dute, eta ETBk Miramonen duen platora bertara joateko aukera ere badute.
'El Conquis', Patxi Alonsoren eskutik, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.