22:15, ETB2n eta eitb.eus-en
Lehen immunitate-jokoa, biltzarra eta duelua, gaur gauean, Conquis-en
EiTB
Gaurko atalean, biltzarrek aurten izango dituzten berrikuntzak ezagutuko ditugu, eta lehiakideek medikuen laguntza beharko dute berriro.
Lehen immunitate-jokoa, lehen biltzarra eta lehen duelua ikusiko ditugu gaur, 22:15ean hasita, 'El Conquistador del Amazonas' abentura saioan. Gainera, aurtengo biltzarrek izango dituzten berrikuntzak ezagutuko ditugu, eta lehiakideek medikuen laguntza beharko dute berriro. Amaieran, beste kanporatu bat izango dugu.
Bigarren atal honen hasieran, beste saio batzuetan aritu diren lehiakideak nola hartzen dituzten ikusiko dugu. Lehen orduetan erregeen pare bizi izan den Jaguarren taldea Anaconda eta Piraña taldeekin elkartuko da lehen immunitate-jokoan parte hartzeko. Irabazleek Conquis-en inoiz izan den kanpamenturik aberatsena eta luxuzkoena ezagutzeko aukera izango dute. Bi galtzaileek, aldiz, kanpamentu txiroan edo oso txiroan amaituko dute.
Horrez gain, asteleheneko atalean, medikuak ikusiko ditugu berriro jo eta ke lanean. Kolonbiako Amazonas ibaiaren inguru horretako beroak, eltxoen ziztadek eta edateko ur gutxi izateak kalte egingo die lehiakideei, eta lehen ika-mikak sortuko dira horien artean. Patxi Salinas eta Peio Ruiz Cabestany kapitainek lehen erabaki serioak hartu beharko dituzte.
Jokoa irabazi ez duten bi taldeek berehala ikusiko dute aurtengo biltzarrak ezberdinak izango direla, biak joango baitira biltzarretara. Beraz, duelua saihestu ahal izateko, immunitateak eta izendatze gurutzatuak ezinbestekoak direla konturatuko dira.
"El Conquistador del Amazonas" Hostoil ekoiztetxeak Euskal Telebistarentzat egindako produkzioa da, eta astelehenetan izango da ikusgai, gaueko "Eguraldia" saioaren ostean, ETB2n eta eitb.eus-en.