Gaur
'Espías en la sombra' filma, 22:15ean, ETB2n
Jean-Paul Salom zuzendari eta Sophie Marceau protagonista dituen lan honetan, Bigarren Mundu Gerran espioi izandako emakumeak omentzen dituzte.
Euskal Telebistako bigarren kateak Espías en la sombra filma eskainiko du gaur gauean. Bertan, bigarren mundu gerran espioi izandako emakumeak omentzen dituzte.
Bigarren Mundu Gerran, 1944ko maiatzean, Frantziako Erresistentziako bost emakumez osatutako talde batek misio arriskutsu bat egin behar izan zuen. Frantzia okupatuan sartu, eta alemanen kontraespioitzaren burua, Heindrich koronela (Moritz Bleibtreu), hiltzeko agindua jaso zuten, Normandiako lehorreratzearen sekretua babesteko.
Louise (Sophie Marceau), Erresistentziako lider baten alarguna eta frankotiratzaile aditua; Jeanne (Julie Depardieu), prostituta ohia, hilketa batengatik hiltzera zigortua; Gaelle (Débora François), lehergaiak erabiltzen aditua; Suzy (Marie Gillain), Heindrichen maitalea izandako korista ohia; eta Maria (Maya Sansa), agente sekretu bezala ari zen kondesa italiarra, izan ziren komandoa osatu zuten bost kideak.
Espías en la sombra filma gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.