Itxi

Gaur

Eskola taldearen 75. urteurrenaren ospakizun ekitaldia, 'Oholtzan'

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Donostiako Kursaaleko ikuskizunak gaur egungo Eskolako partaideak eta taldetik pasa diren dantzari eta abeslarien partaidetza izan zuen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostiako Eskola Dantza taldeak 75 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, Belaunaldi Arteko Jaialdia ospatu zuen Donostiako Kursaalen. ETB1eko kamerak bertan egin ziren, eta 'Oholtzan' saioak ekitaldia eskainiko du gaur -larunbata-, 21:25etik aurrera.

Gaur egungo eskolako partaideak eta taldetik pasa diren 250 dantzari eta abeslariren partaidetza izan zuen ekitaldiak eta hainbat kanta abestu eta dantzatu ziren artean, besteak beste, 'Sorgin Dantza', 'Maitia non ziran', 'Kaxarranka', 'Txoria txori' edo 'San Sebastian Martxa'.

Bideoak (1)