Itxi

Zuzenean

DSS2016ren inaugurazioa, arratsaldean, EiTBko medioetan

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

ETB2k, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta eitb.eus-ek zuzenean jarraituko dute larunbat arratsaldeko ekitaldi nagusia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EiTBko medioek zuzenean emango dute DSS2016 Europako Kultur Hiriburutzaren inaugurazio ekitaldia gaur -larunbata-. Iluntzeko zortzietatik aurrera Donostiako erdigunean Hansel Cerezak zuzenduta egingo den Elkarbizitzaren zubia ikuskizuna ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik zuzeneko kontakizuna egingo dute Donostiatik bertatik.

ETB2ko saio berezia 19:40ean hasiko da eta 21:00etan amaitu. Juan Carlos Etxeberria ETBko kazetaria eta Fernando Alvarez DSS2016ko Komunikazio arduraduna izango ditu gidari. Laida Basurto kazetaria Tabakaleran egongo da, bertan bildutakoak elkarrizketatzeko: Pablo Berastegui DSS2016ko zuzendari nagusia, Hansel Cereza ikuskizunaren zuzendaria eta erakundeetako ordezkariak.

Emanaldian zehar Victoria Eugenia antzokian arratsaldeko seietan egingo den irekiera ekitaldi ofizialaren laburpena eskainiko dute, baita San Sebastian egunak utzitako irudi bilduma ere.

Emanaldi osoa streaming bidez jarraitu ahal izango da eitb.eus-en. Halaber, DSS2016ren Kultur Hiriburutzaren inguruko eduki guztiak atari berezi batean daude bilduta EiTBren webgunean.

Kaleko kontakizuna, Euskadi Irratian

Ostiraleko 'Faktoria' saioa DSS2016ren egoitzatik zuzenean egin ondoren, larunbatean kaleko kontakizunak hartuko du indarra. Goizean, 'Amarauna' saioak Donostian gertatzen ari diren ekitaldien eta arratsaldeko prestaketen berri emango du. Iluntzean saio berezia egingo du Euskadi Irratiak. 19:30etik 20:30era inaugurazio ekitaldiaren kontakizuna egingo dute Arantxa Kalzadak, Tere Belokik eta Arantxa Artzak, Olatz Beobideren komentario eta laguntzarekin.

'Mas Que Palabras', Donostiatik zuzenean

Larunbatean, goizeko 10etatik eguerdiko ordu batera bitartean, Almudena Cachok Kultur Hiriburutzak Easo kalean duen egoitzatik egingo du 'Más Que Palabras' irratsaioa. Pablo Berastegui DSS2016ko zuzendari nagusia, Arantxa Urretabizkaia idazlea, Hansel Cereza irekiera ekitaldiko ikuskizunaren zuzendaria eta Oscar Terol aktore, gidoilari eta idazlea hartuko dituzte gonbidatu.

Bestalde, Radio Euskadik ere zuzenean eskainiko du irekiera ekitaldia, iluntzeko zortzietatik aurrera, Juan Carlos de Rojok gidatzen duen 'La Galeria' saioaren barruan. Idoia Jauregi eta Lierni Ibargutxi kazetariek emango dute berri Donostiatik bertatik, Arantxa  Urretabizkaia lagun dutela.


Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)