Audientzia
'Todos los Apellidos Vascos'en denboraldi berria arrakastatsu hasi da
A.H. | EITB
Bigarren denboraldiko lehen atalak Esperanza Aguirre izan zuen protagonsita eta %14,1eko audientzia zatia, eta 303.000 ikus-entzule lortu zituen.
'Todos los Apellidos Vascos' saioaren bigarren denboraldiaren estreinaldiak arrakasta handia lortu zuen igandeko ordutegi nagusian, eta %14,1eko audientzia zatia bereganatu zuen. Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidente ohia izan zen lehenengo atal honetan protagonista, eta bere arbaso euskaldunen aztarnen berri jaso zuen. Euskal ikus-entzuleen arreta piztu zuten PPko politikariaren familia euskaldunaren istorio bitxiek eta emanaldian zehar, 303.000 pertsonek bat egin zuten saioarekin, Euskadin eta eragin eremuan.
'Todos los Apellidos Vascos' saioaren historiako bigarren atalik ikusiena izan da hau, Iñaki Gabilondo protagonista izan zuen estreinaldiko saioaren atzetik. Juan Manuel González Cembellín buru duen historialari talde baten laguntzarekin, gizarteko pertsonaia ezagunen arbaso euskaldunen berri ematen du saioak, protagonistak berak ezagutzen ez dituen datu eta informazioak eskainiz.
Bigarren denboraldia Esperanza Aguirrerekin hasi da, eta hurrengo asteetan, Juanma Lopez Iturriaga, Ainhoa Arteta, Javier Clemente, Boris Izagirre, David de Jorge, Willy Toledo, Asier Illarramendi, Mocedades-eko kide diren Uranga familia, Lucio Urtubia, Juan Mª Atutxa, Mikel Urmeneta eta Mariló Montero izango dira protagonista.
Igande gauetan, 22:30ean izan ohi da ikusgai Olga Zabalgogeaskoak aurkezten duen saioa ETB2n eta eitb.eus-en.
ta eitb.eus-en.