Itxi

CONQUISTADOR DEL AMAZONAS

Bolikik programa utzi du, eta Nurik duelua galdu du; biak etxera

Leer en Castellano

Bestetik, Aitziberrek ere etxera joango dela esan du, baldin eta jaguarrek ez badute hurrengo jokoa irabazten.

Nurik eta Bolikik agur esan diote abenturari. (Argazkia: EiTB)

Amazonas oihanak pultsua irabazi dio Bolikiri 'El Conquistador del Amazonas' saioan. Basoa ez du oporretan ere ikusi nahi nafarrak: eltxoen ziztadek, lo-faltak, beroak, ur eta janari urritasunak, eta lehiarako kemen eskasak Boliki garaitu dute, eta, faboritoen artean egon arren, etxera itzuli da Nafarroakoa. Boliki joan egin da, baina orain arteko unerik gogoangarrienak utzi dizkigu. Aitziberrek ere pausu berak jarraituko dituela ematen du. Hurrengo immunitate jokoaren zain dago, erabaki bat hartu aurretik. Jaguarrek irabazten ez badute, alde egiteko intentzioa du, hiru seme-alabekin egoteko. Datorren astera arte itxaron beharko dugu, beraz.

Reality-etako adituz osatutako taldean ez da giro. Immunitate jokoek taldea suntsitu dute ia ia. Ainhoak Oscar saria irabazteko moduko aktore lanak egin zituen lehen immunitatea lortzeko; eta Txapela eta Leku borrokan hasteko zorian egon ziren, bileraren ostean. Portugaletekoak sumendi bat dela erakutsi du, eta 'Gu ta Gutarrak' saioko garaileak estrategiak prestatzen maisua dela erakusten hasi da. Azkenean, Txapelak irabazi du duelua, Nuriren aurka. Matematikekin arazoak izan zituen Barakaldokoak, eta hegazkina hartu behar izan du, Bolikirekin batera.

Anaconden taldean ere liskarrak hasiko direla ematen du. Taldekide batek alde egin behar izan du, eta besteek, hori ikusita, ez dute duelurik gertu ikusi nahi. Horretarako, baina, jokoak irabazi behar dituzte. Martintxok hanka sartu zuen jumarra igotzerako orduan, eta pirañak garaipenik gabe geratu ziren. Ondoren, jaguarrek Nuri aukeratu zuten lehiarako. Hori gutxi balitz, Barakaldokoak menopausia pairatu du Amazonasen.

Urdinen taldean ere arazoak daude. Garaipena lortu arren, Igor bere kontura doa taldearekin bat egin gabe, eta badirudi Peiok ez duela bakea jartzen laguntzen. Arabarrak aurrez aurre ditu Cabestany eta Xabi. Hala ere, taldearen immunitateak eta kanpamenduak berak giroa lasaitu zuten, nahiz eta argi dagoen Igorren eta taldearen arteko komunikazio eza nabarmena dela.

Conquiseko laugarren atalean gertatutako guztia hurrengo asteazkenean aztertuko dugu, "El Conquis" debatean, kanporatuen eta beste urte batzuetan parte hartu duten adituen laguntzarekin.

Informazio gehiago (2)