Elkarrizketa
Arantza Tapia sailburua, gaurko 'En Jake' saioan
EiTB|A.E.
Aitor Esteban(PNV), Eduardo Maura (Podemos), Onintza Enbeita (EH BIldu) eta Odon Elorza (PSE) diputatuekin ere hitz egingo dute inbestiduraz eta balizko itunez.
Gaurko 'En Jake' saioko platoan, Xabier Lapitzek Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua izango du, besteak beste, Arcelorren egoeraz eta siderurgiaren egoeraz hitz egiteko. Horrez gain, Aitor Esteban (PNV), Eduardo Maura (Podemos), Onintza Enbeita (EH Bildu) eta Odon Elorza (PSE) diputatuarekin mintzatuko dira. Inbestiduraz eta balizko itunen inguruan hitz egingo dute. Halaber, Iñaki Anasagasti, Jonatan Garcia, Amaya Fernandez eta Iñaki Iriondo izango dituzte solasaldi mahaian.
'En Jake', astelehenetik ostiralera ikusgai, 11:45ean hasita, ETB2n.
trong>n.