11:45ean
Valentziako ustelkeriaz, gaur, 'En Jake' saioan
A.E.|EiTB
Xabier Lapitzek Sergi Castillo kazetari eta idazlea elkarrizketatuko du.
Gaur, 'En Jake' saioan, Xabier Lapitzek Sergi Castillo Tierra de saqueo. La trama valenciana de Gürtel liburuaren egilearekin hitz egingo du, Valentziako Alderdi Popularraren ustelkeria kasuei buruz. Horrez gain, Pedro Sanchezek alderdi politikoekin dituen bileren azken ordua kontatuko du eta CISek boto asmoaz egindako azken inkesta aztertuko du. Bestalde, Gasteizko Legebiltzarraren jardunaz arituko dira, autogobernu ponentzien gaia eztabaidatzen ari diren honetan. Solaskide, Iker Merodio, Jon Iñarritu, Tonia Etxarri eta Braulio Gomez izango dituzte.
'En Jake', astelehenetik ostiralera ikusgai, 11:45ean ETB2n.