Kargatzen...
Itxi

ETB1 eta ETB2n

Matematika izango da nagusi, asteburu honetan, 'Teknopolis' saioan

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Imanol Ituiño magoak eta Maria Jesus Esteban Paris-Dauphine Unibertsitateko irakasleak hurbilduko gaituzte matematiken mundura.

Imanol Ituiño magoarekin izango da Iñaki Leturia 'Teknopolis' saioko aurkezlea aste honetan, matematikak magian duen eraginaz hitz egiteko. Irakaslea da Bilboko Fábrica de Magos eskolan, eta bertan izan dira berarekin magia-trukoak bertatik bertara ikusteko.

Bestetik, elkarrizketa egin diote Maria Jesus Esteban matematikariari. Maria Jesus Esteban bizkaitarra da eta matematikek txiki txikitatik erakarri zuten; logika erabiliz buruketak ebaztea gustuko zuen, enigmak askatzea. Urruti iritsi da bide horretan: EHUn matematikan lizentziatu ondoren, Parisen doktorego-tesia egin zuen; han bizi da azken ia 40 urteetan. Besteak beste, Paris-Dauphine Unibertsitatean irakaslea da, Jakiundeko kidea, matematika euskaraz sustatzen aitzindaria, Euskal Herriko Unibertsitatean Honoris Causa doktorea, Europako Matematikaren Elkarteko kidea, eta iaztik Matematika Industrial eta Aplikatuen Nazioarteko Kontseiluaren lehendakaria... eta hori hasteko bakarrik. Euskal Herrian izan da duela gutxi eta hitzordua egin dute berarekin, nola ez, matematikaz eta matematikaren erabilgarritasun praktikoaz aritzeko.

Grafismoa ere izango da matematikari eskainitako saio honetan. Irudien bidez eskalak, eta ez bakarrik musika eskalak, zer diren azalduko dute.

'Teknopolis' larunbatean dago ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 09:30ean, ETB2n.


/> />

Informazio gehiago (1)