11:45, ETB2n eta online
Gobernua eratzeko bileren azken ordua, gaur, 'En Jake'n
A.E.|EiTB
Jon Urresti, Iker Casanova, Carmen Carrón eta Ricardo Crespo izango dituzte solaskide saioan.
Gaur, 'En Jake' saioan, Pedro Sanchezek eta Andoni Ortuzarrek larunbatean izango duten bilera izango dute hizpide, besteak beste. Horrez gainera, Sanchez gobernua osatzeko egiten ari den bileren azken ordua aztertuko dute.
Astelehenean bi urte beteko dira, Cristina infantak Noos auziaren epaiketan lehen deklarazioa egin zuenetik, eta 'En Jake'k hurrengo egunean hasiko den epaiketaren atarikoa egingo du lekukoak jarraituz.
Platoan solaskide izango dituzte Jon Urresti, Iker Casanova, Carmen Carron eta Ricardo Crespo. Horrez gain, Madrilgo Kongresuarekin egingo dute bat, 'El Mundo'ko Marisol Hernandez kazetaria elkarrizketatzeko.
'En Jake' saioa astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 11:45ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
us-en.