Itxi

''El Conquis''en 5. atala

Ainhoaren eta Aitziberren agurren ostean, desagertzear dira jaguarrak

Leer en Castellano

Pirañek aise irabazi zuten immunitate jokoa, eta anakondek akats handia egin zuten. Mariak Ainhoa kanporatu zuen dueluan, eta Aitziberrek bertan behera utzi zuen abentura.

Ainhoak eta Aitziberrek agur esan diote saioari. (Argazkia: EiTB)

"El Conquistador del Amazonas" saioaren bosgarren atalaren ostean, jaguarrak desagertzear daude. Ainhoa dueluan kanporatuta eta Aitziberrek saioa utzi ostean, azken arnasa hartzear dago telerrealitate saioetan "adituak" diren lehiakideen taldea. Oraindik ez dute kanpamentu txiroa zapaldu, eta inoiz ez dute immunitate jokorik irabazi; ondorioz, ez dute janari zakurik lortu. Beraz, Leku, Artzai eta Txapela gainerako bi taldeen eta saioaren zuzendarien erabakiaren esku daude. Lekuren eta Txapelaren arteko harremana nola dagoen ikusita, badirudi onena izango litzatekeela biek talde berean ez jarraitzea, baina laster ikusiko dugu zer gertatuko den. Izan ere, asteazkeneko "El Conquis" debatean izango dugu horren berri.

Azken segundoraino borrokatu ostean, Ainhoa Manchesterrera itzuli da. Zorte txarra izan du, eta ezkerreko oina zuhaitzaren zulo batean sartu du; ondorioz, bere kemena galdu du kantabriarrak. Ez dakigu zer gertatuko zitekeen ezbeharra izan ez balu; izan ere, Ainhoak bigarren banderatxoa esku artean zuen, eta Mariak bakarra lortu zuen. Lehiakide on bat joan zaigu. Estratega eta espontaneoa, etxera bueltan joateko erreguka behintzat ez da ibili. Aitziberren kasua oso bestelakoa izan da. Kapitaina izateak dakarren immunitateaz gozatu du azken lau saioetan, baina bere borondatea ez dela uste bezain sendoa erakutsi du.

Gainerako bi taldeak egoera nahiko lasaian daude. Pirañek aise irabazi zuten immunitate jokoa; erraz aurkitu zuten lurperatutako soka, eta abantaila hori azkenera arte erabili zuten. Erkuk eta Patxi Salinasek, aldiz, akats handia egin zuten: soka bi metrora izan zuten ordu erdiz, baina Lekuk ziria sartu zien, eta kostatu egin zitzaien soka aurkitzea. Talde berdea azkena izan zen, eta kanpamentu oso txirora joan ziren. Bertan, izugarrizko euri zaparradak harrapatu zituen, eta gaua infernu bilakatu zen anakonda taldearentzat. Orain badakite zergatik egin duten alde Bolikik eta Aitziberrek.

ta Aitziberrek.

Informazio gehiago (1)