11:45ean
Noos kasua hizpide, gaurko 'En Jake'n
A.H. | EITB
Horrez gain, burtsa merkatuaren egoera aztertu, eta Gobernua eratzeko negoziazioen azken ordukoen berri emango du saioak.
Gaur, Xabier Lapitzek aurkezten duen 'En Jake' saioak egun-eguneko gai politikoak hartuko ditu hizpide, eta Pedro Sanchezek Gobernua eratzeko asmoz abiatu dituen negoziazioen inguruan arituko da.
Bestalde, Eli Zunzunegi kazetariak zuzenean emango du Noos kasua berriz irekitzeko erabakiaren berri. Saioak, gainera, oso gertutik jarraituko du burtsa merkatuaren egoera; izan ere, Europako burtsek jaitsiera handiarekin hasi dute astea.
Fabio Gonzalez, Alberto Ayala, Diana Urrea eta Josune Barrena kolaboratzaileak bere aldetik, solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira egun-eguneko gaiak aztertzeko.
'En Jake', astelehenetik ostiralera, 11:45etik aurrera, ETB1en.