22:30ean, ETB2n eta online
Ainhoa eta Aitziber, bi jaguar 'El Conquis' debatean
A.E.|EiTB
Halaber, oraindik lehian dauden hiru jaguarrekin zer gertatuko den ere argituko dute saioan.
Ainhoa eta Aitziber izango dira 'El Conquis' debate saioko protagonista nagusiak, gaur gauean. Saioan gertatutakoen inguruan azalpenak eman beharko dituzte lehiakide biek. Ainhoa, Mariaren aurkako lehia galduta, faltsua eta hipokrita dela adierazi dute debateko kolaboratzaile batzuek. Aitziber lehiakideak bosgarren atalean abentura utzi izanaz ere asko hitz egin da. Baina, zein izango da orain lehian jarraitzen duten hiru jaguarren etorkizuna? Asteazkenean 'El Conquis' debatea ikusten dutenek jakingo dute.
Aste honetan, beste berritasun bat ere izango da. Isaac Landabasoren eskutik, abenturak sarean dituen gorabeherak jarraituko ditugu; izan ere, 'El Conquis' mundua jada ez da ezer sare sozialik gabe, eta Twitter bidez jasotako mezurik onenak erakutsiko dizkigu Isaacek. Astero legez, asteko tuit onena saritu, eta Ternua etxeko produktuak nork irabazi dituen jakingo dugu, webean egindako galderari (saioak inoiz izan duen talderik txarrena al da jaguarrena?) erantzunez lehiaketan parte hartu duten erabiltzaileen artean.
Berotuak, liskarrak eta beherakada
Bestetik, datorren asteko saioaren aurrerapenak ere ez dira faltako, eta deigarriena Patxi Salinasek immunitate jokoan izango duen berotua izango da. Halaber, joan den asteko atalari dagozkion irudiak ere izango ditugu debatean, aurretik erakutsi ez diren irudiak: lehia jokatu ondoren, Maria eta Erku kanpamentu oso pobrera bueltatu ziren unea, Leku eta Txapela lehiakideen arteko liskarra kanpamentu pobrean, eta Olatzen ustekabeko beherakada kanpamentu aberatsean.
Azkenik, Ainhoa eta Aitziber ez ezik, honako hauek ere izango dira debatean euren iritziak ematen: Boliki, Gotzon Mantuliz, Julen Madina, Arantza Garzes, Isa landa, David Seco eta Amaia Puertas.
Hori guztia eta askoz gehiago, 'El Conquis' debatean, Patxi Alonsok gidatuta, gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus atarian.