Kargatzen...
Itxi

Zuzenean

Ezkurdia-Barriola / Artola-Albisu, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Goizean, 'Oreka' saioaren barruan, Gernika-Quesos El Pastor saskibaloi partida izango da ikusgai.

Joseba Ezkurdia

Binakako Txapelketak Oñatin izango du hitzordua igande honetan. Ezkurdiak eta Barriolak, Artolaren eta Albisuren aurka neurtuko dituzte indarrak. Partida hori zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 17:00ean hasiko den pilota emankizunean. Atariko partida Promozio Txapelketakoa izango da: Mendizabal III-Erostarbe / Elordi-Irusta. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute jaialdiaren kontakizuna.

Eguerdiko 12:00etan, 'Oreka' saioaren barruan, saskibaloiari egingo diote tartea ETB1ek eta eitb.eus-ek. Bezperan jokatutako Emakumeen Ligako 19. jardunaldiko Gernika-Quesos El Pastor norgehiagoka izango da ikusgai. Juan de la Vega eta Aitor Uriondo arduratuko dira emankizunaz.

Bestalde, bi herri kirol emankizun izango dira ETB1en: 13:30ean, sokatira, Goma Gaineko Euskadiko Txapelketa (emakumeen eta 500 kg mailan); 16:00etan, aizkolariak, Rekondo-Saralegi / Lopez Azpilikueta-Otaegi Binakako Eusko Label sariko dema. Esatari lanak Juanan Legorburuk eta Ruth Linazak egingo dituzte goizean, eta Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek arratsaldean.