Gaur, 22:30ean
Olatz, Naia eta Aitor, Amazonasetik 'El Conquis'eko platora
Tronkoala jokoan gertatutakoak kontatzeko aukera izango dute 6. atalean saioa utzi zuten hiru pirañek.
Asteleheneko saioan Amazonasetik alde egin zuten hiru pirañak izango dira gaurko "El Conquis" eztabaida saioko gonbidatu nagusiak. Patxi Salinasekin borroka izan ostean, lepoan min hartuta utzi zuen abentura Naiak. Gertatutakoak zeresan handia emango du aste honetako debatean. Aitorrek ere lesio baten ondorioz esan zion agur Amazonasi; bere sorbalda ez zen onik atera tronkoala jokotik. Olatzek, aldiz, nahita utzi zuen saioa, taldekideei eta kapitainari huts eginda. Saioa bertan behera zergatik utzi zuen azaltzeko asmoz joango da gasteiztarra gaurko saiora.
Bestalde, irudi berriak, aurrerapenak eta Gotzonek protagonistei egindako elkarrizketak eskainiko ditu saioak. Txio onenen berri emango du Isaac Landabasok, eta "El Conquistador del Amazonas"en inguruan gehien dakiten gonbidatuak izango dira platoan: Gotzon, Isa, Amaia, Julen Madina, Eneko, David Seco, Arantza Garces eta Ainhoa, joan den astean saioa utzi zuen lehiakidea.
"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.