22:30ean, ETB2n
Euskal agenda politikoa hizpide, gaur, 'Minuto a Minuto' saioan
A.H. | EITB
Alderdiek Legebiltzarrean dituzten bozeramaileak izango dira platoan, Aintzane Bolinagarekin batera.
Gaur gauean, euskal agenda politikoari egingo dio so 'Minuto a Minuto' saioak, eta Euskadin bukatzear dagoen legegintzaldi honen argiak eta itzalak aztertuko dituzte Legebiltzarreko bost bozeramaileek platoan, zuzenean: Joseba Egibar (EAJ), Oskar Matute (EH Bildu), Jose Antonio Pastor (PSE-EE), Laura Garrido (PP) eta Gorka Maneiro (UpyD).
Gainera, hurrengo hauteskundeetan Legebiltzarrean sar daitezken bi alderdiri lekua egingo die saioak: Nicolas de Miguel (Ciudadanos) eta Lander Martinez (Podemos). Hauteskundeetan espero dituzten emaitzez eta egungo euskal politikaz arituko dira alderdi guztiak.
Bukatzeko, Espainiako Gobernua eratzeko negozioazioen azken ordukoaren analisia egingo du 'Minuto a Minuto'k. Inbestidura saioaren data zehaztuta, Espainiako presidente izateko beharrezko adostasunak lortzeko gai izango ote den erakutsi beharko du orain Pedro Sanchezek. Lourdes Perez (Diario Vasco), Aitor Goenaga (diario.es), Iñaki Iriondo (Gara) eta Iñaki Gonzalez (Deia) izango dira platoan gai hauetaz guztietaz aritzeko.
'Minuto a Minuto' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta online.
nline.nline.