Itxi

Kirolak

Eli Pinedorekin izango dira, gaur, 'BAT to Rio' saioan

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Eskubaloi jokalariak bere kirol ibilbidearen bukaeran dituen erronken inguruko hausnarketa egingo du.

Eli Pinedo, brontzezko olinpiar domina duen Bera Bera taldeko eskubaloi jokalaria, hartuko du protagonista 'BAT To Rio' saioak larunbat honetan. Amurriotarrak aitortuko du Londresen parte hartu ondoren erretiroa hartzea pentsatu zuela, baina gerora, azken hiru urte hauek bere kirol ibilbideko onenak izan direla. Are gehiago, kirola utzi baino lehen Bera Berarekin eta Espainiako selekzioarekin oraindik izango dituen erronkei aurre egiteko bultzada eman diote azken urte hauek.

"Egitasmoak hausteko daude nolabait" dio kirolariak, bere erretiroa atzeratzea egokiena izan zela azpimarratuta. Pentsatutakoarekin jarraituz gero, Bera Berarekin irabazitako bi Erregina Kopa eta Espainiako selekzioarekin irabazitako Europako Txapelketa ez lituzke izango.

Denboraldi honetan izango dituen desafioetan jarrita du arreta orain: Erregina Kopa, Liga Bera Berarekin eta 2016ko Rioko Jokoak, bere bigarren olinpiar jokoak: "Urrearekin amestea zaila bezain beharrezkoa da".

Euskal olinpiar kirolariak ezagutarazteko saioa gaur (larunbata) 14:45ean ETB2n dago ikusgai; eta ETB1en, 21:00etan.

0etan.