22:30ean
Madrileko negoziazioak hizpide, gaur, 'Minuto a Minuto' saioan
A.H. | EITB
Ustelkeri politikoak ekonomian duen eragina aztertuko dute, eta horrez gain, euskal industriaren etorkizunaz arituko dira Arantza Tapia sailburuarekin.
Pedro Sanchezen inbestidura erraztu dezaketen negoziazio eta akordioak aztertuko dituzte gaur 'Minuto a Minuto' saioan, eta azken orduko informazio eta datuen inguruan arituko dira Juan Antonio Blay eta Ernesto Elkaizer kazetariekin eta Braulio Gomez soziologoarekin.
Bestetik, Alderdi Popularraren inguruan sortu diren ustelkeria kasuak, Madrilen gobernua eratzeko momentu erabakigarrian etorri dira. Hori horrela, 'Minuto a Minuto' saioak Victor Lapuente Oxfordeko Unibertsitateko Zientzia Politikoetan doktorea elkarrizketatuko du, ustelkeri kasu horiek gure ekonomian duten eraginaren inguruan.
Horrez gain, euskal industriaren etorkizuna aztertuko dute Arantza Tapia sailburuarekin. Saioak gainera, ACBko langile baten testigantza jasoko du, eta Sestaoko Nabaleko beste langile batekin ere arituko dira, haren enpresan bizi den egoeraren inguruan.
'Minuto a Minuto' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n, Aintzane Bolinagak gidatuta.
gidatuta.