Itxi

22:30ean

'Todas las cosas buenas' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Saioak, gainera, Hugo Silva eta Michelle Jenner aktoreak jarriko ditu aurrez aurre; kirolari ezagunen pelikula gustukoenak erakutsiko ditu, eta El Renacido film saritua plagio bat dela azalduko du.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Todas las cosas buenas thrillerra estreinatuko du telebistan, benetako krimenak eta hilketak oinarrian dituen pelikula. Istorio bitxia da, izan ere, benetako gertakari haiek ez zituen poliziak edo detektibe pribatu batek argitu, hilketen gaineko dokumental bat egiten ari zen produktore talde batek baizik. Pelikulak istorio hori hartzen du oinarri, eta aktore zerrenda aparta dauka; besteak beste, Ryan Gosling eta Kristen Dunst ditu protagonista. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren inguruko datu guztiak emango ditu.

Horrez gain, Hugo Silva eta Michelle Jenner aktoreak aurrez aurre jarriko ditu 'La Noche de...'k Cara a Cara atalean, horien ibilbide profesionala eta pertsonala errepasatzeko.

Bestalde, Olinpiar Jokoak geroz eta gertuago direla eta, kirol munduari keinu egingo dio saioak, zenbait kirolari ezagunen pelikula gustukoenak zein diren esanez, Tu peli favorita atalean.

Amaitzeko, aurten Oscar sarietan nabarmendu den El Renacido pelikulaz arituko da Felix Linares. Izan ere, ikus-entzule batek Línea Caliente atalera bidalitako irudi batzuen arabera, Iñarrituren pelikula plagio bat da.

'La Noche de... Todas las cosas buenas' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

Informazio gehiago (1)