16:20etatik aurrera
'Felicidad relativa' eta 'Con cariño desde el cielo', gaur, ETB2n
Leheneng filma Deanne Foleyren pelikula bat da, eta Melissa Bergland eta Aaron Poole aktoreek parte hartzen dute. Bigarrenean, ostera, Shirley MacLaine eta Brendan Fraser aktoreek.
Euskal telebistako bigarren kateak Felicidad relativa (Relaive Happines) pelikula emango du gaur, larunbata. Deanne Foley zuzendariak egindako komedia erromantiko honetan, Melissa Bergland, Aaron Poole eta Johnathan Sousa aktoreek parte hartzen dute.
Lexie Ivy (Melissa Bergland) Eskozia Berriko herri txiki bateko Bed & Breakfast ostatu baten jabea da. Zail egiten saio bertan mutil laguna aurkitzea, izan ere, honezkero etsita bere ahizparen ezkontzara joateko bikote bila dabil. Asko saiatu ondoren, bere teilatua konpontzen ari den langilearekin joatea du aukeretako bakarra, hots, Joss izeneko gizon batekin.
Felicidad relativa arratsaldean izango da ikusgai, 16:20etan, ETB2n.
Zine abentura: Con cariño desde el cielo
Errenkadan, arratsaldeko 18:00etan, ETB2k Con cariño desde el cielo (Mrs. Winterbourne) komedia emango du. Richard Benjamin zuzendariak eginiko film honetan, Shirley MacLaine, Ricki Lake eta Brendan Fraser aktoreek parte hartzen dute.
Connie Doyle, haurdun dagoela eta bere mutil lagunak bertan behera utzi duelarik, herriz aldatzeko hautua egin du. Bidai horretan haur bat itxaroten dabilen beste bikote batekin egiten du topo, hala ere, gutxien uste duten unean trenak istripu bat izaten du. Behin ospitalean, ezagututako gizonaren familiaz inguraturik, hauek erraturik nonbait, Connie bera semearen emaztetzat hartzen dute.