Itxi

Albistegietan

Otegiren lehen elkarrizketa espetxetik irten ondoren, ETBn

A.E.|EiTB.EUS

Leer en Castellano

Elkarrizketa egin ondoren, oharraren beheko aldean irakurri daitezke edukiak, albiste idatzia zein bideoa.

Xabier Usabiagak egingo dio euskarazko elkarrizketa Otegiri. EiTB

ETBko albistegi zerbitzuek Arnaldo Otegik aste honetan espetxetik irten ondoren emandako lehen elkarrizketa eskainiko dute, zuzenean.

Esklusiban emandako elkarrizketa 14:00etan izango da euskaraz, ETB1en, 'Gaur Egun' albistegian, eta 15:00etan gaztelaniaz, ETB2n, 'Teleberri'n. Xabier Usabiagak eta Africa Baetak egingo dituzte elkarrizketok, eta eitb.eus-ek streaming bidez eskainiko ditu biak.

Martxoaren 1ean Logroñoko kartzelatik irten ondoren, ezker abertzaleko buruzagiak kazetariei eskaini dien lehen elkarrizketa izango da. Sei urte eta erdiko kartzela zigorra bete berri du, legez kanpo dagoen Batasuna Bateraguneren bidez berregin nahi izateagatik.

Adiskide eta jarraitzaileek hartu zuten Otegi Logroñoko espetxetik irten zenean, komunikabide ugari bildu zituen ekitaldian. Egun berean, arratsaldean, Elgoibarren ongietorria emateko antolatu zioten ekitaldi politikoan aritu zen, eta larunbatean Anoetako belodromoan ezker abertzaleak egingo duen ekitaldian parte hartuko du.

AKTUALIZAZIOA

Elkarrizketa egin ondoren, hemen bildu ditugu elkarrizketaren estekak:

Albistea + bideoa: Arnaldo Otegik espetxetik irten ondoren eman duen lehen elkarrizketa

Bideo osoa: Otegiri egindako elkarrizketaren bideoa

Albisteak (2)

Informazio gehiago (2)