ETB2n
Uranga familia, gaur gauean, 'Todos los apellidos vascos' saioan
eitb.eus
Erredakzioa
Amayak, Estibalizek eta Iñakik euren arbasoen jatorria ezagutuko dute, Olga Zabalgogeaskoaren konpainian.
Uranga familia izango da igande honetako protagonista 'Todos Los Apellidos Vascos' saioan. Amaya, Estibaliz eta Iñaki hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, eta euren arbasoen jatorria ere bai.
Mocedades taldean lehenengo, El Consorcio-n orain, euren ibilbide profesionala eta musikala aztertuko dute, Olga Zabalgogeaskoaren konpainian.
Azpeitian eta Tolosan (Gipuzkoa), eta Galdamesen eta Gueñesen (Bizkaia) izan dituzten arbasoen bizimoduak ezagutuko ditugu 'Todos Los Apellidos Vascos' saioaren bidez, eta euren aititea Athletic Cluben atezaina izan zela azalduko dute Urangatarrek.
'Todos Los Apellidos Vascos' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
/p>