11:45ean, ETB2n
Aktualitatearen azken ordukoak aztertuko dituzte gaur 'En Jake'n
A.E.|EiTB
Iñaki Anasagasti, Iker Casanova, Natalia Rojo eta Alberto Ayala gonbidatu, eguneko gaiak aztertzeko.
Gaur eguerdian, 'En Jake' saioak azken albisteen inguruko hausnarketa egingo du. Eztabaidarako mahaian, Iñaki Anasagasti, Iker Casanova, Natalia Rojo eta Alberto Ayala bilduko dira. Xabier Lapitzek aurkezten duen saioak, halaber, Bizkaiko Alderdi Popularraren kontuen inguruko ustezko ustelkeriaren jarraipena egingo du, Arturo Aldecoa Bizkaiko Alderdi Popularreko zuzendari gerenteak egindako azken adierazpenak ere aztertuta.
Horrez gain, erregearen eta Patxi Lopezen bileraren ondoren alderdi politikoen artean sor daitezkeen negoziaketa berriei erreparatuko diete. Podemosen hauteskunde primarioak, Otegiren eta Podemosen arteko adierazpen gurutzatuak, eta Euskadin igartzen den hausteskunde aurreko giroa ere izango dituzte hizpide saioan.
'En Jake', astelehenetik ostiralera ikusgai, 11:45ean, eitb.eus-en eta ETB2n.
ta ETB2n.