Itxi

15:00ean

Tere Irastorzari elkarrizketa, gaur, 'Sautrela' saioan

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Erreportajean, mendizaletasunak gure letretan utzitako arrastoa hartuko dute hizpide.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aste honetako 'Sautrela' saioan Tere Irastortzaren bisita izango du Hasier Etxeberriak. Azken lau urteetan libururik kaleratu gabe egon ostean, Mundua betetzen zenuten poema liburua kaleratu du idazle zaldibiarrak. Gertukoen heriotzak utzitako arrastoak agertzen ditu 80 poemetan barrena. Heriotza, samina eta maitasuna bezalako gaiak tartekatzen ditu. "Maitasuna ere badago, eta hortaz, heriotzak osatu ere egiten gaitu", esan izan du Irastortzak.

Erreportajean, mendizaletasunak gure letretan utzitako arrastoari begira jarriko da saioa. Juanra Madariaga idazle eta mendizaleari irakurria diogu mendizaletasunaren gaia gutxitan jorratu dela gure literaturan. Nola da posible hain mendizalea den herriak, mendizaletasuna hain gutxi islatu izana bere literaturan? Galdera horretaz gain, Madariagaren beraren azken liburua izango da erreportajeari hezurdura emango diona: Espedizioa. Idazleak Shisha Pangmara egindako espedizioan bizitakoak kontatzen ditu. Tontorreraino eraman zuen Unai Elorriagaren SPrako tranbia liburua, eta goian zegoela irakurri zuen azken atala. 'Sautrela'k, bere txikian, noski, espedizio horixe bera emulatu gura izan du Madariagarekin, eta Astxiki mendira (Urkiolako Parke Naturala, Abadiño) eramango du literatura.

Juan Luis Zabala 1990eko hamarkada hondarreko liburu batekin etorriko zaigu: Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria-rekin. Urretabizkaiaren hirugarren nobela da Koaderno gorria. Euskal Herriaren eta Venezuelaren artean banatutako ama eta haurren arteko harremanak kontatzen dira bertan.

'Sautrela' gaur izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

rong>en.

Bideoak (1)