Itxi

Lehiaketaren oinarriak

Canal Vasco/ETB Sat lehiaketan parte hartzeko oinarriak

EiTB

Bilbao

Leer en Castellano

Lehiaketa EiTB Taldearen nazioarteko erabiltzaileei zuzendurik dago.

Gaztelugatxeko San Juan/San Juan de Gaztelugatxe. Argazkia/Foto: Jesus Mari Uribe Martija

Hauek dira EiTBk Canal Vasco eta ETB Sat kateen nazioarteko erabiltzaileei zuzenduriko lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

1.- Canal Vasco/ETB Sat ikusten duten munduko edozein tokitan bizi eta adinez nagusi direnek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Hala ere, Euskadin, Nafarroan edo Iparraldean bizi diren lagunen izen-emateak ez dira onartuko.

2.- eitb.eus webgunean erregistratu eta izena emateko galdeketa betetzen dutenek bidaia honen zozketan parte hartuko dute: a) Bi lagunentzako bidaia, turista klasean, beraien herritik Bilbora (Euskadi); b) Bi lagunentzako gela bikoitza 4 izarreko hotel batean, zazpi egunetarako, mantenu erdian (ostatua, gosaria eta afaria edo bazkaria aukeran); c) Bidaiako laguntza asegurua barne, eta d) 1.500 euroko txekea gastuetarako (Euskadira heldu eta gertuen dagoen lanegunean jasoko da EiTBk Bilbon duen egoitzan). Saria indarrean dagoen Espainiako legerian ezarritako zergaren menpe dago.

3.- Zozketa EiTBren Zuzendaritzako kideen aurrean egingo da, lehiaketa prozesua itxi eta 20 egun baino gutxiagoko epean. Irabazlea aukeratuko da eta beste 4 lehiakide osagarri aterako dira ordezkoen zerrenda bat osatzeko.

4.- EiTB harremanetan jarriko da lehiakidearekin. Behin partaideak saria onartuta, duela gutxi ateratako argazki bat bidali beharko du, eta Canal Vasco eta EiTBren euskarrietan bere nortasuna (izena, herria eta argazkia) zabaltzeko baimena eman beharko du.

EiTBk 8 eguneko epean irabazlearekin harremanetan jartzerik ez badu, zerrendako hurrengo partaidearekin jarriko da harremanetan.

5.- Bidaia 2016an zehar egin beharko da, irabazleak berak aukeratutako datetan. Bakarrik ezohiko arrazoiak badira atzeratu ahal izango da bidaia hiru hilabetez, 2017ko martxoaren 31ra arte. Epe hori gaindituta, saria jasotzeko eskubidea galduko da.

6.- Bidaiaren kudeaketa EiTBren esku egongo da. Lehiakideari dagokio EiTBk ezarritako pertsonarekin harremanetan jartzea, hurrengo puntuan azaldutako epeak betetzeko denbora nahikoarekin (informazioa jaso, identifikazio datuak eman, dokumentuak kudeatu eta bidaia txartela erosteko).

7.- Abiatzeko eguna iritsi baino 35 egun arinago eskatu beharko da bidaia. Irabazleak Euskadiko zein hoteletan hartu nahi duen ostatua esan beharko dio EiTBri. Gehienez 3 toki aukeratu ahal izango ditu, datak zehaztuz.

8.- Canal Vasco edo EiTBren euskarrietarako erreportajea egiteko aukera onartu beharko du irabazleak.

9.- Oinarri hauek interpretatzerakoan ezadostasunik balego, parte-hartzaileak dagokion foruari uko egingo dio, eta Bilboko epaitegien esku geldituko da horiek argitzeko ardura. Horiek Espainiako legedia baliatuko dute sor litezkeen eztabaida guztiak argitzeko.

10.- Emandako datu guztiak fitxategi automatizatu batean sartuko dira, Euskal Irrati Telebista SA (EiTB, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilbo, Bizkaia) izango da horren erantzule, eta Canal Vasco/ETB Sat lehiaketarako erabiliko da. Datu horiek EiTB Taldearen elkarteei emango zaizkie horiek kudeatu eta Canal Vasco, ETB Sat eta eitb.eus-ekin lotutako albisteak egin ahal izateko. 15/1999 Lege Organikoak, datu pertsonalen babesari buruzkoa, ezartzen duen arabera, interesdun pertsonek fitxategietako datuak oposatze eta eskuratze eskubideak nahiz zuzentze eta ezeztatze eskubideak gauzatzeko aukera dute; horretarako, sinatutako idazki bat bidali beharko dute gorago aipatutako helbidera.