Itxi

22:15ean

'Tierra de luz: la tierra natal' minisaila, gaur, ETB2n

Leer en Castellano

Stéphane Kurcek zuzendutako minisailaren lehen atala izango da ostiralean ikusgai. Jacqueline Caüet eta Sarah Romano dira sailaren idazleak.

Euskal Telebistaren bigarren kateak Tierra de luz minisail frantziarraren lehen atala (Terre de lumière: La Terre natale) eskainiko du gaur gauean. Jacqueline Caüet eta Sarah Romanok sortutako eta Stéphane Kurcek zuzendutako telesaila lau atalez osatuta dago.

1931. urteko udako gau batean, Aline Boissières emakume gazteak Arnaud Villiers haren anaiaren erregimentuko kidea ezagutuko du. Jarraian maiteminduko dira, eta maitasun sutsuak luzarorako iraungo duela pentsatuko dute. Dena den, etorkizuna ez da goxoa izango Alinentzat.

Ezagutu diren gauean, gizonezko gazte bat hilko dute. Hilabete batzuk geroago, Arnaud Marokon zenduko da. Eta bi urte beranduago, Paul Alinen gizona erailko dute. Hori guztia dela eta, Aline hilketen egiletzat joko duten hainbat zurrumurru sortuko dira. Orduan, emakumeak Marokora alde egingo du, zurrumurruetatik ihes, baina ez du inoiz Arnaud ahaztuko.

Ez ezazu galdu Tierra de luz: la tierra natal, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.