Kargatzen...
Itxi

ETB2n

Errefuxiatuen drama Ane Irazabalen eskutik, gaur, 'Minuto a Minuto'n

Leer en Castellano

Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiari egindako elkarrizketa ere eskainiko du saioak.

Gaur gauean, EiTBtik bidalitako Ane Irazabal kazetaria 'Minutu a Minuto' saioan izango da Idomenin (Grezia) pilatuta dauden milioika errefuxiatuk bizi duten egoeraren lekukotasunaren berri emateko. Astelehen gauean Mazedoniara sartzear zegoela hango poliziak atxilotu zuen Irazabal; geroago, aske utzi zuten.

Gai honen inguruan, Deustuko Unibertsitatean Nazioarteko Harremanetako eta Gizarte Ekintzako eta Bakegintzako irakasle Cristina Churruca izango da saioan solaskide. Haren ikerketa gai nagusiak honako hauek dira: gizarte segurtasuna, bakegintza, Europa kanpoko politika eta Europar Batasuneko gizarte ekintzak.

Politika arloan bestalde, Idoia Media PSE-EEko lehendakarigaia izango da 'Minuto a Minuto' saioko zuzendari eta aurkezle Aintzane Bolinagaren galderak erantzuten; halaber, Javier Vizcaíno (Onda Vasca), Aitor Guenaga (diario.es), Eva Domaika (Cadena Ser) eta Iñaki Iriondo (Gara) kazetariek ere zuzenduko dizkiote euren galderak Mendiari.

Era berean, Javier Tajadura eta Juanjo Alvarez EHUko irakasleekin hitz egiteko aukera izango dugu Espainiar Konstituzioan aldaketak egiteko aukeren inguruan.

'Minuto a Minuto' gaur izango da ikusgai, 22:30etatik aurrera, ETB2n.

/strong>.

Informazio gehiago (1)