Kargatzen...
Itxi

Kirolak

Amorebieta-Arenas eta Iruñeko pilota jaialdia, arratsaldean, ETBen

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Binakako Txapelketako Olaizola II-Urrutikoetxea / Bengoetxea VI-Untoria izango da jaialdiko partida nagusia.

Aste honetako 'Zilarrezko Futbola' saioak Amorebieta-Arenas partida eskainiko du, 16:00etatik aurrera. Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Eritz Hernandezek egingo dute kontakizuna.

Futbolaren ostean, 18:00etan, pilotak hartuko du lekukoa. Iruñeko Labritetik egingo da emankizuna eta hiru partida izango dira ikusgai: Tainta-Apraiz / Agirre-Larunbe, Olaizola II-Urrutikoetxea / Bengoetxea VI-Untoria (Binakako Txapelketakoa) eta Retegi-Martija / Olaetxea-Merino. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Bi emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira zuzenean.

dira zuzenean.