Itxi

22:30ean

Bateratzearen aurreko azken jokoa, gaur gauean, 'El Conquis'en

Leer en Castellano

Talde bakoitzeko ordezkari batek, Erkuk eta Cesarrek, prestatutako tirolina bat gainditzea izango da asteleheneko jokoa.

Lehiakide guztiak zain dauden bateratzea laster iritsiko da "El Conquistador del Amazonas". Bai Pirañak bai Anakondak garai horren zain daude, eta hori buruan dutela jokatu beharko dute taldekako faseko azken immunitate jokoa.

Talde bakoitzak ordezkari bat aukeratu beharko du; joko honetan oso paper garratzitsua izango duen ordezkaria. Pirañek Cesar bidaliko dute eta Anakondek, Erku.

Jokoa gaitasun handia eskatuko duen tirolina gogor bat izango da. Taldeek bidalitako ordezkariek eraikiko dute tirolina hori, eta taldeko hainbat kidek igaro beharko dute. Bi taldeen arteko borroka latza ikusiko dugu, inork ez baititu kanpamentu aberatseko pribilegioak galdu nahi, eta, are gutxiago, bateratze garaiaren aurreko azken kanporatua izan.

"El Conquistador del Amazonas" astelehenero izaten da ikusgai, gaueko "Eguraldia"ren ondoren eitb.eus-en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)