Kargatzen...
Itxi

22:15ean

'Mundu ia perfektua' filma, gaur gauean, 'Zinez' saioan

eitb.eus

Erredakzioa

Leer en Castellano

Javier Merino, Antonio Dechent eta Alex Angulo dira komedia honen protagonistak. Armonika produkzio-etxeak sortu du, EiTBren laguntzarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, 22:15etik aurrera eta 'Zinez' saioaren baitan, Mundu ia perfektua (Un mundo casi perfecto) Esteban eta Jose Miguel Ibarretxe anaien lana eskainiko du ETB1ek.

'Komedia politiko eta traketsa' da, eta Javier Merino, Antonio Dechent eta Alex Angulo dira bertan protagonistak. Armonika produkzio-etxeak sortu du, EiTBren laguntzarekin.

Amodioa, mendekua eta adiskidetasuna uztartzen ditu filmak. Garai hobeak ezagutu dituen Ismael gidoilariari gauzak ez doazkio oso ondo azkenaldian: 20 kilo hartu ditu, neska-lagunak utzi egin du eta sosik gabe dago. Gainera, lapurreta baten lekuko izango da, eta Willy gaizkile arriskutsua identifikatu beharko du Poliziaren aurrean. Horrek Ismael mehatxatuko du, identifika ez dezan. Testuinguru horretan, protagonistak Debora ezagutuko du, prostituta gazte bat. Konponbidea izango ote da?

Euskal Telebistaren lehen kateak gaur eskainiko du Mundu ia perfektua filma, 22:15etik aurrera.

Bideoak (1)