Itxi

10:30etik aurrera

Bruselako leherketen inguruko azken ordua, gaur, 'En Jake' saioan

A.E.|EiTB

Saioa lehenago hasi da, 10:30ean, Bruselako egoeraren jarraipen berezia egiteko. Halaber, Iñaki Anasagasti, Diana Urrea, Ricardo Crespo eta Juantxo Iturria izango dira solaskideak.

Gaur, Bruselan izandako leherketen jarraipen berezia egingo du 'En Jake' saioak, 10:30etik aurrera, Xabier Lapitzek aurkeztuta, ETB2n.

Halaber, saioaren solas mahaian Iñaki Anasagastik, Diana Urreak, Ricardo Crespok eta Juantxo Iturriak hartuko dute parte. Egun-eguneko gaiak jorratuko dituzte, tartean Rita Barberak sms bidez bidalitako mehatxuez arituko dira. Halaber, Gobernu osaketaren inguruan egindako azken adierazpenak aztertuko dituzte eta Tapia sailburuak Zumarragako Arcelor Mittall enpresako batzordearekin izandako bilera jarraituko dute.

'En Jake' 10:30etik aurrera ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)