Xabier Lapitzek aurkeztuta
Bruselako erasoak aztergai, gaur eguerdian, 'En Jake'n
A.H. | EITB
Saioak zuzeneko konexioak egingo ditu eta adituen laguntza izango du Bruselan gertatutakoa aztertzeko.
Gaurko 'En Jake' saioa Bruselako erasoei begira jarriko da. Saioak zuzeneko konexioak egingo ditu Belgikako hiriburuarekin, eta azken orduko datuak eskainiko ditu bertatik bertara.
Horrez gain, Amaia Arregi, Jon Iñarritu, Josean Izarra eta Braulio Gomez izango ditu Xabier Lapitzek solaskide Bruselan gertatutakoa aztertzeko.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n.
aurrera, ETB2n.