Kirol emanaldiak
Futbola, izotz hockeya, pilota eta txirrindularitza, gaur, EiTBn
A.E.|EiTB
Kataluniako Voltako azken etaparekin batera, emakumeen futbol ligako Oiartzun-Real Sociedad, izotz hockeyko Errege Koparen finala eta Bengoetxea VI-Untoria/Irujo-Rezusta partidak eskainiko dira.
Kirol eskaintza betea izango du ETBk igande honetan. Futbolak, izotz hockeyak, pilotak, txirrindularitzak eta herri kirolek osatuko dute programazioa.
11:30ean, 'Oreka' saioaren barruan, Emakumeen Ligako 21. jardunaldiko Oiartzun-Real Sociedad partidaren berri emango dute Naxari Altunak, Larraitz Lukasek eta Ander Txintxurretak.
13:20ean hasiko da Kataluniako Voltako azken etaparen emanaldia, Bartzelonan hasi eta amaituko dena. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga izango dira arduradunak.
17:00etatik aurrera Gasteizko Ogueta pilotalekuko jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak, Xabier Euzkitzeren, Joxan Tolosaren eta Elena Azpeitiaren kontakizunarekin. Hiru partida hauek jokatuko dira: Berasaluze II- Imaz/Ezkurdia-Martija, ondoren txapelketako eta Bengoetxea IV-Untoria/Irujo Rezusta eta amaitzeko Olaetxea-Apraiz/Mendizabala III-Cecilio.
Futbola, txirrindularitza eta pilota ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Izotz hockeyari dagokionez, ETB4n eta eitb.eus-en eskainiko da. Jon Ander Gorospek eta Ibon Portularrumek Donostian jokatuko den Errege Kopako finalaren berri emango dute zuzenean 12:00etatik aurrera.
Azkenik, 16:00etan ETB1ek zabaldu ohi duen herri kirolen tartean, Zarauzko Bi Harri Txapelketan gertatutakoak bilduko ditu Ibon Gaztañazpik.