Itxi

22:30ean, ETB1en eta online

Urrusolo Sistiagari elkarrizketa, gaur gauean, 'Minuto a Minuto'n

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Saioak, gainera, Auzitegi Nazionalaren etorkizunaren inguruko solasaldia eskainiko du, politikaren eragina izateagatik kritika gogorrak jaso baititu erakundeak.

'Minuto a Minuto' ETB2ko ordutegi nagusira itzuliko da gaur gauean, eta Joseba Urrusolo Sistiaga ETAko kide ohiarekin zuzeneko elkarrizketa eskainiko du. Langraitz Bidea hartu duten presoen artean, erreferentziazkoa da Urrusolo Sistiga: otsailak 28an utzi zuen kartzela, hamar hilketa eta bi bahiketa burutzeagatik kondena bete ondoren.

Telebista plato batean lehen aldiz elkarrizketa eskainiko du gonbidatuak, eta ETAn militante aktiboa izatetik taldea utzi eta terrorismoaren biktimei hurbiltzeko prozesuaren nondik norakoak azalduko ditu.

Horrez gain, jurista nabarmenenen iritzia jasoko du 'Minuto a Minuto'k Auzitegi Nazioanalaren etorkizunaren inguruan. Ez ohiko erakundea da Auzitegi Nazionala, eta kritika gogorrak jaso ditu bere funtzionamenduan politikaren eragin handia izateagatik.

Solasaldi mahairen inguruan, Fernando Grande Marlaska epailea, Margarita Robles Auzitegi Goreneko magistratua, eta Javier Gomez Liaño abokatua bilduko dira, gaiaren gaineko euren iritziak emateko asmoarekin.

'Minuto a Minuto' ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean eitb.eus-en eta ETB2n.

n eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)