Itxi

22:30ean ETB2n

'Dos policías rebeldes', gaur, ETB2n

Leer en Castellano

Michael Bayek zuzendu zuen pelikulak Martin Lawrence, Will Smith eta Téa Leoni ditu protagonista.

Dos policías rebeldes (Bad Boys) filma eskainiko du gaur gauean Euskal Telebistako bigarren kateak. Akzioa eta komedia nahasten dituen pelikula hau Michael Bayek zuzendu zuen, eta Martin Lawrence, Will Smith eta Téa Leoni ditu protagonista.

Poliziaren biltegitik 100 milioi dolarreko balioa duen heroina partida bat lapurtu ondoren, Marcus Burnett (Martin Lawrence) eta Mike Lowery (Will Smith) Miamiko Poliziaren narkotikoen kontrako dibisioko agenteek hartuko dute kasuaren ardura beren gain. Gertatutakoa argitzeko bidean, lekuko bakarra babestu beharko dute. Lehenbailehen argitu beharko dute gainera, narkotikoen dibisioa bost egunetan ixteko mehatxua egin baitute.

Dos policías rebeldes gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.