Kargatzen...
Itxi

ETB1en

Super Welter pisuko Munduko txapelketa, gaur, 'Boxeo Izarrak'en

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Bigarren zatian pisu Super Ertaineko Commonwealtheko txapelketa bat ere eskainiko da.

Liam Smith eta John Thompson ikusiko ditugu aurrez aurre aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioan Super Welter pisuko munduko titulua zeinentzat den erabakitzeko. Liam Smith britainiarrak ez du borrokaldirik galdu, bat berdindu du eta 20 irabazi. John Thompson estatubatuarrak 17 garaipen ditu eta galdutako neurketa bakarra.

Norgehiagoka eder honen ondoren, beste bat eskainiko dute oraindik gogorragoa: Luke Blackledgek eta Lee Markhamek egingo dutena. Biak britainiarrak dira eta harkaitza baino gogorragoak. Pisu Super Ertaineko Commonwealtheko txapelketa izango da.

'Boxeo Izarrak' ostiralean izango da ikusgai, 00:25ean, eitb.eus-en eta ETB1en.