22:30ean
'El escritor' filma, gaur gauean, 'LND' saioan
A.H. | EITB
Saioak, gainera, Scarlet Johansson eta Jean Claude Van Damme hartuko ditu protagonista, eta, horrez gain, Jesse Owens atletaren ibilbidea eta Berlingo 1936ko Olinpiar Jokoak aztertuko ditu.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak El escritor Roman Polanski zinemagilearen film saritua eskainiko du. Erresuma Batuko lehen ministroa da filmaren protagonista; argia ikusi ezin dezaketen hainbat sekretu gordetzen ditu. Pelikulak aktore zerrenda ezin hobea du, Ewan McGregor, Pierce Brosnan, Olivia Williams eta Kim Cattrall, besteak beste. Felix Linaresek xehetasun guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Saioak, gainera, Scarlett Johansson aktore ezagunaren inguruko erreportaje interesagarria eskainiko du. Hollywoodeko sex symbol handienetakoa den arren, aurkari asko ditu, eta haiei zuzenduta, Los 7 defectos de Scarlet Johanson atala eskainiko du 'LND'k.
Astearteko saioan, Jean Claude Van Damme aktorea ere izango dute protagonista; izan ere, bere azken pelikulan borrokalari euskaldun baten kontra arituko da. Borrokalari misteriotsu horren datuak aipatuko dituzte Los vascos conquistan Hollywood atalean.
Amaitzeko, 1936an Berlinen ospatu ziren Olinpiar Jokoetan naziekin gertatu zena gogoratuko dute. Egia al da Jesse Owens atleta beltzak Adolf Hitler umiliatu zuela? Bertan gertatu zena La historia según Hollywood atalean argituko dute 'LND' saioan.
'La Noche de… El escritor' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.