11:45ean
Panamako paperak hizpide, gaur eguerdian, 'En Jake' saioan
A.H. | EITB
Xabier Lapitzek, gainera, Oscar Lopez PSOEren Senatuko bozeramailea elkarrizketatuko du.
Gaur eguerdian, Mar Cabra Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoko kidea elkarrizketatuko du Xabier Lapitzek 'En Jake' saioan, Madrildik zuzeneko konexioan. Hitzorduan zehar, Panamako paperen eskandalua hartuko dute hizpide, eta kasuaren inguruan argitaratu den informazioa aztertu eta azken orduko izenak ere azalduko ditu elkarrizketatuak.
Saioak, gainera, gertutik jarraituko du Madrilen dagoen hauteskundeen aurreko giroa, eta Oscar Perez, PSOEk Senatuan duen bozeramailea, elkarrizketatuko dute zuzenean. Horrez gain, Fabio Gonzalez, Alberto Surio eta Juantxo Iturria kolaboratzaileek egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte solasaldirako mahaiaren inguruan.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
us-en.us-en.