Audientzia
Audientzia marka gainditu du 'El Conquistador' saioak
A.H. | EITB
Realityak denboraldiko daturik onena lortu zuen astelehenean: %17,4ko audientzia zatia, hain zuzen ere.
'El Conquistador del Amazonas' berriro ere audientzia-buru izan zen asteleheneko ordutegi nagusian. Saioak bere marka gainditu eta %17,4ko audientzia zatia bereganatu zuen, denboraldiko daturik onena. Julian Iantzik aurkeztutako saioak 258.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Ainara izan zen asteleheneko saioko kanporatua, Maria eta Igorren kontrako duelua galdu ondoren, eta Patxi Salinasek saihetsetan min hartu, eta abentura bertan behera uzteko zorian egon zen.