11:45ean
Egun eguneko gaiak hizpide, gaur eguerdian, 'En Jake' saioan
A.H. | EITB
Besteak beste, hauteskunde orokorren aurreko giroa, Panamako paperen azken ordua, eta Rajoy eta Puigdemonten arteko bilera aztertuko dituzte.
Gaurko 'En Jake' saioan Xabier Lapitzek egun eguneko gai politikoak aztertuko ditu Eider Hurtado, Jon Iñarritu, Braulio Gomez eta David Hernandez solaskideekin. Horrez gain, Madrileko Kongresutik zuzeneko konexioan, Esther Palomera kazetaria balizko hauteskunde orokorren aurreko giroaz arituko da. Carlos Garcia Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoko kidearekin ere hitz egingo du Xabier Lapitzek, Panamako paperen azkeneko orduaren berri izateko.
Horrez gain, Bartzelonatik zuzenean, Puigdemont eta Rajoyren arteko bileraren datu guztiak jasoko dituzte, eta Jose Andres Blasco Enplegu sailburuordeak Lanbideren inguruan egindako deklarazioen ondoren oposizioak egin duen dimisio eskaera aztertuko dute.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n.