Itxi

ETB1n

Azpeitia eta Bermeo aldean ibiliko da, gaur, 'Asko Maite Zaitut'

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Elbira Etxaniz Azpeitiko Ongi Etorri jatetxeko etxeko andrea, eta Gaizka San Pedro eta Kontxi Mujika Bermeoko Alkartasuna dantza taldeko sortzailea izango dira protagonistak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zuhaitz Gurrutxagak gidatzen duen 'Asko Maite Zaitut' saioaren atal berri bat izango da ikusgai gaur, 22:00etan, ETB1en.

Elvira Etxaniz izango da saio honetako lehendabiziko protagonista. Jaiotzez azkoitiarra, baina Azpeitian bizi den 76 urteko emakumea, goizean goizetik, Ongi Etorri jatetxeko eltzeak sutan jartzen ditu. Egun osoa lanean jarduten du, ia tabernatik atera gabe. Ariane eta Eiharne, Elviraren bilobek, hainbeste urtetan egindako lana eskertu eta eurengatik egindako guztia azpimarratu nahi dute. Amona ezustean harrapatu eta berebiziko sorpresa emango diote.

Azpeititik Bermeora egingo dugu salto, Gaizka San Pedro eta Kontxi Mujika ezagutzeko. Alkartasuna dantza taldeko sortzaileetako bat da Gaizka, eta Kontxi, berriz, taldeko beteranoenetakoa. Taldea uztear daude, baina taldeak ez die hain erraz alde egiten utziko. Taldearengatik egindako guztia eskertu nahi diete kideek, eta eskaera garrantzitsu bati erantzuna eman beharko diote. Nola erreakzionatuko du bikote bermeotarrak? Asko maite dituztela esango ote diete?

Bideoak (2)