Kirolak zuzenean
Barakaldo-Real Union eta Iruñeko pilota jaialdia, gaur, ETBn
A.A. | EiTB
Arretxe-L. Galartza / Olaetxea-Apraiz eta Buruz Buruko Txapelketako J. Retegi-Ezkurdia eta Gorka-Larunbe partidak izango dira ikusgai.
Zuzeneko bi kirol emanaldi egingo dituzte larunbat honetan ETB1ek eta eitb.eus-ek.
16:00etan, 'Zilarrezko Futbola' tartearen barruan, Barakaldo-Real Union partidaren kontakizuna egingo dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek.
18:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da Iruñeko Labrit pilotalekutik. Hasteko, Arretxe-L. Galartza eta Olaetxea-Iturriaga bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Partida nagusian, Julen Retegik eta Joseba Ezkurdiak neurtuko dituzte indarrak Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetan. Amaitzeko, Promozioko Buruz Buruko final laurdenetako norgehiagoka jokatuko dute Gorkak eta Larunbek. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.
Bestalde, ETB4n bi kirol emanaldi izango dira goiz partean. 11:30ean, hilaren 17an Gernikan jokatutako Danone Nations Cup gaztetxoen futbol txapelketako finalaurrekoen eta finalaren berri emango du Eritz Hernandezek. 13:00etan, Iñigo Aiestaranek eta Mikel Aierbek Binakako Pala Txapelketako ¾ postuak erabakitzeko partidaren kontakizuna egingo dute: Landeta-Ibargarai / Necol-Ibai Perez.
Perez.