Itxi

Azken saioa

Mariló Montero, 22:30ean, 'Todos Los Apellidos Vascos' programan

eitb.eus

Leer en Castellano

Aurkezle ezagunaren alderik pribatuenean barrena murgilduko da saioa, eta haren familiaren eta arbasoen istorioak azalduko dizkio Lizarrako kazetariari.

Gaurko 'Todos Los Apellidos Vascos' saioa, Olga Zabalgogeaskoaren eskutik, Mariló Montero aurkezlearen alderik pribatuenean barrena murgilduko da.

Emakume ausarta da Mariló Montero, nahiz eta bizitzak zorigaitzeko gertaerak eman dizkion: aita eta lagun on bat galdu zituen auto-istripu berean. Handik 7 urtera, anaia Jose Ignacio hil zitzaion, antzeko egoera batean.

Lizarran jaioa, Carlos Herrera kazetariarekin egon zen ezkonduta Mariló, eta bi seme-alaba izan zituen harekin: Rocío eta Alberto. Euren inguruan mintzatuko da aurkezlea saioan zehar.

Frantziar estatuko eta Toledoko arbasoak aurkituko ditu 'Todos Los Apellidos Vascos' saioak Monteroren iraganean. Bere istorio familiarra ondo ezagutzen du Lizarrakoak, baina sorpresa handiak hartuko ditu programaren lantaldearen eskutik.

'Todos Los Apellidos Vascos' saioaren azken atala gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.