Kargatzen...
Itxi

22:15ean, 'Zinez' saioan

'Sexuak zoratuta' komedia, gaur gauean, ETB1en

Leer en Castellano

Besteak beste, Jordi Vilches, Karra Elejalde, Inma del Moral eta Neus Asensi dira komedia honen protagonistak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sexuak zoratuta (Locos por el sexo) Javier Rebollo zuzendariaren komedia izango da ikusgai "Zinez" saioan, ETB1en, 22:15etik aurrera. Besteak beste, Jordi Vilches, Karra Elejalde, Inma del Moral eta Neus Asensi dira filmaren protagonistak.

Nono (Jordi Vilches) gazteak eskizofrenia du, eta beti pentsatu izan du munduko karrera armamentistikoa geldiarazteko jaio zela. Psikiatrikoan, benetako adiskidetasuna ezagutuko du, Ramon (Karra Elejalde) estigmak izateko joera duen zoroaren eta ero talde berezi baten laguntzarekin. Estralurtarrek abduzitutako tipo batek, piromano batek, gizon ikusezinak eta gizonak gorrotatzen dituen emakume alkoholiko batek osatuko dute Nonoren lagun taldea. Psikiatrikoko zuzendariak terapia berezi bat abiatuko du pazienteekin herriko putetxean, baina erailketa bat izango da bertan, eta lagun taldeari egotziko diote delitua.

Ez galdu Sexuak zoratuta komedia, gaur, 22:15ean, ETB1en.

Bideoak (1)